3. SARRERA

 

15 urteko mutil bat hil egin da bideojokoen ondorioz… 36 urteko gizon bat hil egin da… 50 ordu jarraian egon da bidejokoetara jolasten eta… 3 egun oso jolasten egon eta gero ordenagailutik burua kendu eta momentuan hil egin da…

 

Horrelako berriak heltzen dira behin eta berriz teleberrietara.

Gaur egun, eguneroko bizitzan garrantzia hartuz joan den gai bat bideojokoena izan da. Ume eta gazte askok jolasten dute baina, askok ordu gehiegi ematen dute telebista baten aurrean eta horrek arazoak ekar diezazkieke.

Gurasoak, umeak edota edozein pertsona gizarte honetan ez da konturatzen, bideojokoak zein neurrietara diren onuragarriak edo kaltegarriak.

Batzuek diotenaren arabera, bideojokoak bere semeei irakurtzen, zenbatzen eta hainbat gauzatan laguntzen diete. Baina, beste batzuen ustez, edozein bideojoko oso kaltegarria izan daiteke, ekintza bortitzekoak zein abenturazkoak.

Gure inguruko gazteek gai honen inguruan ze ohitura eta iritzi dituzten jakiteko asmoz, Bihotz Gaztea Ikastolan ikasten duten DBHko ikasleei eta ikastolako irakasle batzuei egin diegu inkesta.

Gure helburua, hortaz, gai honen inguruan ditugun aurreiritziak eta ezagutzak egia ote diren jakitea da, alde batetik. Eta bestetik, ohitura horiek aztertzean ondorio batzuk ateratzea: bideojokoetako pertsonaien ekintza bortitzek erabiltzaileengan eraginik izan dezaketen, eta horrela frogatu nahiko genuke bideojokoek, adin desegokian erabiliz, nerabeen jokabidean eragin txarra dutela.

 

~ egilea: bideojokoakjokatuz on martxoa 20, 2010.

Utzi iruzkina