5. KONKLUSIOAK

 

DBH etapan egindako inkestaren arabera datu orokor batzuk atera ditugu:

Mutilen gehiengoa 7-12 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean nahiz eta gutxi jokatu, gehiengoa urte tarte horretan hasi zen.

Hortaz, ondoriozta dezakegu gazteak gero eta lehenago hasten direla bideojokoetara jolasten.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak ekintza bortitzak erantzun du, baina kirolen jokoak eta shooter jokoak asko gustatzen zaizkie ere bai. Neskek rol jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak. Berriz, estrategiazkoak oso pertsona gutxiri.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken gehiengoak baietz erantzun du, ordea mutilen gehiengoak ezetz erantzun du. Mutilek ez dute ia inoiz adin tartea begiratzen, neskek batzuetan begiratzen dute.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei, nahi duten jokua erosten diete, adin tartea begiratu gabe. Nesken erantzunak begiratuz kontrakoa ikusten dugu, gehiengoari jokuak erosterakoan adin tartea begiratzen diote.

Bideojokoek adikzioa sor dezaketela ikus daiteke galdetegi honen bidez, gehiengo batek hiru ordu baino gehiago jolasteko ohitura duelako. Era berean, ez dute soilik asteburuetara iraupen hori mugatzen, baizik eta, klaseko egunetan ere jolasten dute. Hori dela eta, ikasketetan atera ahal dituzten emaitzak mugatuak izaten dira. Gurasoek kontrol gutxi jartzen badiete, haien semeen eskola porrota ekar dezakete.

Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken artean gehiengoak baietz esan du eta mutilen gehiengoak ezetz, horregaitik eragin zuzena daukaten edo ez pertsonengan galdetu diegunean mutilek baietz erantzun dute gehiengo batean eta nesken gehiengoak ezetz erantzun du.

Mutilen gehiengoak bideojokoetan ikusten dutena errealitatean frogatzen dutela esaten dute, neskek, ostera, ez. Oso datu interesgarriak dira hauek.

Advertisements

~ by bideojokoakjokatuz on martxoa 20, 2010.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: