Azalpena eta Emaitzak

 

Hauek dira laburki grafiketan azaldu diren emaitzak. Mailaz maila joan gara azterketa egiten. Ondoren topatu ahal dena da grafiketako emaitzak eta gure interpretazio xume bat da.

 

DBH 1. maila:

Maila honetan mutilen gehiengoa 3-7 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean aldiz, 7-12 urte bitartean.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak ekintza bortitzak gustoko ditutela erantzun du. Neskek abentura jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken gehiengoak baietz erantzun du, ordea mutilen gehiengoak ezetz erantzun du. Mutilek ez dute ia inoiz adin tartea begiratzen eta neskek batzuetan begiratzen dute.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei, nahi duten jokoa erosten diete, adin tartea begiratu gabe. Nesken erantzunak begiratuz kontrakoa ikusten dugu, gehiengoari jokuak erosterakoan adin tartea begiratzen diote.

Ordu batez jolasten dute mutilen gehiengoak astean zehar, neskak ordea, 0-30 minutuz. Oporraldietan eta asteburuetan datuak aldatu egiten dira, mutilek 3 ordu baino gehiago ematen dute jolasten eta neskek, 0-30 minutu jolasten jarraitzen dute nahiz eta klaserik ez izan.

Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken artean gehiengoak baietz esan du eta mutilen gehiengoak ezetz. Eragin zuzena daukaten edo ez pertsonengan galdetu diegunean neska-mutilek ezetz erantzun dute gehiengo batean.

Ikasle hauetako gehiengoak bideojokoetan ikusten dutena ez dute errealitatean frogatzen.

 

DBH 2. maila:

Maila honetan mutilen gehiengoa 3-7 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean nahiz eta gutxi jokatu, berriz, 7-12 urte bitartean hasi ziren.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak ekintza bortitzak gustoko dutela adierazi du. Neskek, aldiz, abenturazko jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken eta mutilen gehiengoa ez dituzte kontuan hartzen, baina, begiratzen ez dutenen artean neska kopurua, mutilena baino pixka bat txikiagoa da.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei zein neskei, ez diete adin tartea begiratzen gehin bat. Nahiz eta guraso batuk adinaz arduratu.

0-30 minutuz edo ezer ez jolasten dute neska-mutilen gehiengoak astean zehar, oporraldietan eta asteburuetan berdina gertatzen da gutxi gora behera. Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken eta mutilen gehiengoa aisiraldirako soilik balio duteela erantzun dute, baina haietako askok hezitzaileak direla ere esan dute.

Mutilen gehiengoak bideojokoetan ikusten dutena errealitatean frogatzen dutela esaten dute, neskek, ostera, ez. Oso datu interesgarriak dira hauek.

 

DBH 3. maila:

Maila honetan mutilen gehiengoa 7-12 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean nahiz eta gutxi jokatu, gehiengoa urte tarte horretan hasi zen.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak shooter erantzun du, baina kirol jokoak eta ekintza bortitzeko jokoak asko gustatzen zaizkie ere bai. Neskek abentura jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken gehiengoak eta mutilen gehiengoak baietz erantzun dute. Mutilek eta neskek ez dute ia inoiz adin tartea begiratzen.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei, nahi duten jokua erosten diete, adin tartea begiratu gabe. Nesken erantzunak begiratuz kontrakoa ikusten dugu, gehiengoari jokuak erosterakoan adin tartea begiratzen diote.

0-30 minutuz edo ezer ez jolasten dute neska-mutilen gehiengoak astean zehar, oporraldietan eta asteburuetan, ordea, 1-2 ordu jolasten dute. Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken eta mutilen gehiengoak ezetz erantzun dute, horregaitik eragin zuzena daukaten edo ez pertsonengan galdetu diegunean biek baietz erantzun dute.

Neska eta Mutilek ez dute bideojokoetan ikusten dutena errealitatean frogatzen. Oso datu interesgarriak dira hauek.

 

DBH 4. maila:

Maila honetan mutilen gehiengoa 7-12 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean nahiz eta gutxi jokatu, gehiengoa urte tarte horretan hasi zen.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak kirola erantzun du, baina ekintza bortitzen jokoak eta shooter jokoak asko gustatzen zaizkie ere bai. Neskek rol jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken gehiengoak baietz erantzun du, ordea mutilen gehiengoak ezetz erantzun du. Mutilek ez dute ia inoiz adin tartea begiratzen, neskek batzuetan begiratzen dute.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei, nahi duten jokua erosten diete, adin tartea begiratu gabe. Nesken erantzunak begiratuz kontrakoa ikusten dugu, gehiengoari jokuak erosterakoan adin tartea begiratzen diote.

0-30 minutuz edo ezer ez jolasten dute neska-mutilen gehiengoak astean zehar, oporraldietan eta asteburuetan berdina gertatzen da gutxi gora behera. Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken artean gehiengoak baietz esan du eta mutilen gehiengoak ezetz, horregaitik eragin zuzena daukaten edo ez pertsonengan galdetu diegunean mutilek baietz erantzun dute gehiengo batean eta nesken gehiengoak ezetz erantzun du.

Mutilen gehiengoak bideojokoetan ikusten dutena errealitatean frogatzen dutela esaten dute, neskek, ostera, ez. Oso datu interesgarriak dira hauek.

Advertisements

~ by bideojokoakjokatuz on martxoa 20, 2010.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: