Hastapenak

 

Guk bideojokoei buruzko ikerlana egiteko, inkesta bat prestatzea erabaki dugu. Bertan, bideojokoak onuragarriak edo kaltegarriak diren ondorioztatzeko zenbait galdera prestatu ditugu, hainbat azpigairi buruz: ezagutza, ohiturak eta iritzia.Galderen erantzun mota itxia izan da kasu guztietan.

Jarraian egin duguna izan da erabakitzea zein izango zen gure lagina, taldean eztabaidatu eta gero, gure ikastolako ikasleei egitea erabaki dugu. DBH-ko 1,2,3 eta 4. mailako ikasle guztiei, hain zuzen ere. DBH 1 mailan 42 ikasle izan ziren ikestatuak, DBH 2. mailan 40 ikasle, DBH 3.mailan 41 eta azkenik, DBH 4.mailan 26 ikasle. Denetara 149 ikasle izan dira ikerketaren protagonistak.

 

a) Ezagutza.

Azpigai honetan, bi galdera sartu ditugu. Bideojokoen adin tartea begiratzen al duten edota bere gurasoek beraien adin tartetik kanpo dauden bideojokorik erosi al dieten. Galdera horien laguntzaz, gaur egungo gazteek, bideojokoetan agertzen diren jarraibideie ze motatako garrantzia ematen dieten ikusi ahal izango dugu.

 

 

b) Ohiturak.

Gaur egun, zenbat gazteek bideojokoetara jolasten duten ikusi ahal izango dugu azpigai honetan. Horretarako, lau galdera prestatu ditugu, gai horri buruz. Hasteko, zenbat urtekin hasi ziren jolasten, ondoren, zenbat denbora ematen duten bideojokoetara jolasten astean zehar, eguneko, eta asteburuetan edo oporraldietan. Eta azkenik, bideojoko mota batzuk eskaini dizkiegu eta horiek 1-6 puntuatu behar dituzte, gehien gustoko dutenetatik(6) gutxien gustoko dutenetara(1).

 

c) Iritzia.

 Gazte guztien (bideojokoetara jolasten dutenen eta ez dutenen) iritzia garrantzitsua iruditzen zaigu eta horregatik, hiru galdera ezarri ditugu gure inkestan. Adin taldeak ondo planteatuta dauden, jendearen izaera aldatzen duten, edota, hezitzaileak diren ala ez jakin nahi dugu gure inkesta bukatutzat eman ahal izateko.

Advertisements

~ by bideojokoakjokatuz on martxoa 20, 2010.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: