Informazio orokorra

 

Bideojokoek 1970. urtetik aurrera sortzen hasi ziren. Estatu Batuetan, Australian eta Europan garrantzi handia hartuz joan ziren, eta gaur egun edonork daki zer diren bideojokoak. Haien hasieran, 2 bitekoak izan ziren, baina denborarekin hobetuz joan dira. 1990. urtean igoera berezia egon zen eta 16 bit izatetik 32 bitera igo ziren. Gaur egungo kontsolek: Play Station 3, Wii, Xbox 360… 258 bitekoak dira. Ikus daiteke, 30 urteren buruan bideojokoek izan dituzten aldaketak, bai pertsonengan duten eraginean, beraien diseinuan etab.

Bideojoko mota asko daude. Hauek dira esanguratsuenak:

·Ekintza bortitzezko jokoak: joko hauek odola, beldur barik erakusten dute. Normalean, ez dute oso argumentu ona izaten, garrantzitsuena bidean aurkitzen duzun edonorren edota edozerren biziarekin bukatzea dutelako helburu. Joko hauen adibiderik onena God Of War jokoak izan ahal dira.

·Abenturazkoak: joko hauek ekintza bortitzezkoen antz handia dute, baina ez dute hainbeste odol erakusten eta argumentuan oinarri gehiago izaten dute. Adibidez Uncharted.

·Kirolezkoak: ez dute izaera bortitzik, hala ere, WWE boxeoaz doazen bideojoak nahiko bortitzak dira. Kirol horiek bortizkeriaz beterik baitdaude. Joko hauek ez dute inolako argumenturik eta beraien helburua entretenitzea da. Esate baterako PES, FIFA… jokoak.

·Rol jokoak: tristura, poza, beldurra… Joko hauek pertsonai batzuen kontakizunean oinarritzen dira eta haien sentimenduak, jokalariari iristea dute helburu nagusia. Bortizkeria eta borroka txiki batzuk egon ohi dira baina ez bereziki oso bortitzak. Adibiderik nagusiena Final Fantasy jokoak izan ahal dira, mundu osoan zehar 92 milio joko saldu dituzte bilduma hau osatzen duten 18 jokoak.

·Estrategia: argumentu eskasa, eta bortizkeri gutxiko jokoak dira. Haien helburua buruari eragitea eta etsaia suntzitzeko bide egokiena pentsatzea da. Bertan aurki ditzakegu La Pucelle: Tactics, Disgaea…

·Shooter: guda batean parte hartzen baleude bezala sentiarazten dizute. Ez dira ekintza bortitzezko jokoek bezain bortitzak, baina tiroak ez dira faltako. Bertan aurki ditzakegu esanguratsuak diren Call of Duty, Medal of Honor…

Advertisements

~ by bideojokoakjokatuz on martxoa 20, 2010.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: