1. PORTADA

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

2. AURKIBIDEA

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

3. SARRERA

4. PROZEDURA ETA METODOLOGIA

5. KONKLUSIOAK

6. BIBLIOGRAFIA ETA BALIABIDEAK

3. SARRERA

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

15 urteko mutil bat hil egin da bideojokoen ondorioz… 36 urteko gizon bat hil egin da… 50 ordu jarraian egon da bidejokoetara jolasten eta… 3 egun oso jolasten egon eta gero ordenagailutik burua kendu eta momentuan hil egin da…

 

Horrelako berriak heltzen dira behin eta berriz teleberrietara.

Gaur egun, eguneroko bizitzan garrantzia hartuz joan den gai bat bideojokoena izan da. Ume eta gazte askok jolasten dute baina, askok ordu gehiegi ematen dute telebista baten aurrean eta horrek arazoak ekar diezazkieke.

Gurasoak, umeak edota edozein pertsona gizarte honetan ez da konturatzen, bideojokoak zein neurrietara diren onuragarriak edo kaltegarriak.

Batzuek diotenaren arabera, bideojokoak bere semeei irakurtzen, zenbatzen eta hainbat gauzatan laguntzen diete. Baina, beste batzuen ustez, edozein bideojoko oso kaltegarria izan daiteke, ekintza bortitzekoak zein abenturazkoak.

Gure inguruko gazteek gai honen inguruan ze ohitura eta iritzi dituzten jakiteko asmoz, Bihotz Gaztea Ikastolan ikasten duten DBHko ikasleei eta ikastolako irakasle batzuei egin diegu inkesta.

Gure helburua, hortaz, gai honen inguruan ditugun aurreiritziak eta ezagutzak egia ote diren jakitea da, alde batetik. Eta bestetik, ohitura horiek aztertzean ondorio batzuk ateratzea: bideojokoetako pertsonaien ekintza bortitzek erabiltzaileengan eraginik izan dezaketen, eta horrela frogatu nahiko genuke bideojokoek, adin desegokian erabiliz, nerabeen jokabidean eragin txarra dutela.

 

4. PROZEDURA ETA METODOLOGIA

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

Guk bideojokoei buruzko ikerlana egiteko, inkesta bat prestatzea erabaki dugu. Bertan, bideojokoak onuragarriak edo kaltegarriak diren ondorioztatzeko zenbait galdera prestatu ditugu, hainbat azpigairi buruz: ezagutza, ohiturak eta iritzia.Galderen erantzun mota itxia izan da kasu guztietan.

Jarraian egin duguna izan da erabakitzea zein izango zen gure lagina, taldean eztabaidatu eta gero, gure ikastolako ikasleei egitea erabaki dugu. DBH-ko 1,2,3 eta 4. mailako ikasle guztiei, hain zuzen ere. DBH 1 mailan 42 ikasle izan ziren ikestatuak, DBH 2. mailan 40 ikasle, DBH 3.mailan 41 eta azkenik, DBH 4.mailan 26 ikasle. Denetara 149 ikasle izan dira ikerketaren protagonistak.

a) Ezagutza.

Azpigai honetan, bi galdera sartu ditugu. Bideojokoen adin tartea begiratzen al duten edota bere gurasoek beraien adin tartetik kanpo dauden bideojokorik erosi al dieten. Galdera horien laguntzaz, gaur egungo gazteek, bideojokoetan agertzen diren jarraibideie ze motatako garrantzia ematen dieten ikusi ahal izango dugu.

b) Ohiturak.

Gaur egun, zenbat gazteek bideojokoetara jolasten duten ikusi ahal izango dugu azpigai honetan. Horretarako, lau galdera prestatu ditugu, gai horri buruz. Hasteko, zenbat urtekin hasi ziren jolasten, ondoren, zenbat denbora ematen duten bideojokoetara jolasten astean zehar, eguneko, eta asteburuetan edo oporraldietan. Eta azkenik, bideojoko mota batzuk eskaini dizkiegu eta horiek 1-6 puntuatu behar dituzte, gehien gustoko dutenetatik(6) gutxien gustoko dutenetara(1).

c) Iritzia.

 Gazte guztien (bideojokoetara jolasten dutenen eta ez dutenen) iritzia garrantzitsua iruditzen zaigu eta horregatik, hiru galdera ezarri ditugu gure inkestan. Adin taldeak ondo planteatuta dauden, jendearen izaera aldatzen duten, edota, hezitzaileak diren ala ez jakin nahi dugu gure inkesta bukatutzat eman ahal izateko.

 

5. KONKLUSIOAK

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

DBH etapan egindako inkestaren arabera datu orokor batzuk atera ditugu:

Mutilen gehiengoa 7-12 urte bitartean hasi ziren bideojokoetara jolasten. Nesken artean nahiz eta gutxi jokatu, gehiengoa urte tarte horretan hasi zen.

Hortaz, ondoriozta dezakegu gazteak gero eta lehenago hasten direla bideojokoetara jolasten.

Bideojoko motez galdetu dugunean mutilen gehiengoak ekintza bortitzak erantzun du, baina kirolen jokoak eta shooter jokoak asko gustatzen zaizkie ere bai. Neskek rol jokoak dituzte gustukoen eta ekintza bortitzak dira gutxien gustatzen zaizkien bideojokoak. Berriz, estrategiazkoak oso pertsona gutxiri.

Adin taldeei buruz galdetu dugunean nesken gehiengoak baietz erantzun du, ordea mutilen gehiengoak ezetz erantzun du. Mutilek ez dute ia inoiz adin tartea begiratzen, neskek batzuetan begiratzen dute.

Gurasoek erosi behar dituztenean jokoak, mutilei, nahi duten jokua erosten diete, adin tartea begiratu gabe. Nesken erantzunak begiratuz kontrakoa ikusten dugu, gehiengoari jokuak erosterakoan adin tartea begiratzen diote.

Bideojokoek adikzioa sor dezaketela ikus daiteke galdetegi honen bidez, gehiengo batek hiru ordu baino gehiago jolasteko ohitura duelako. Era berean, ez dute soilik asteburuetara iraupen hori mugatzen, baizik eta, klaseko egunetan ere jolasten dute. Hori dela eta, ikasketetan atera ahal dituzten emaitzak mugatuak izaten dira. Gurasoek kontrol gutxi jartzen badiete, haien semeen eskola porrota ekar dezakete.

Hezitzaileak diren edo ez galdetu diegunean nesken artean gehiengoak baietz esan du eta mutilen gehiengoak ezetz, horregaitik eragin zuzena daukaten edo ez pertsonengan galdetu diegunean mutilek baietz erantzun dute gehiengo batean eta nesken gehiengoak ezetz erantzun du.

Mutilen gehiengoak bideojokoetan ikusten dutena errealitatean frogatzen dutela esaten dute, neskek, ostera, ez. Oso datu interesgarriak dira hauek.

6. BIBLIOGRAFIA ETA BALIABIDEAK

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

Web orrialdeak

 

DARKHACK: “Juzgarán a empresa de videojuegos por muerte del menor”, in foros del web [sarean], 2006ko maiatzaren 15a. <http://www.forosdelweb.com/f60/juzgaran-empresa-videojuegos-por-muerte-menor-393654/>

 

ANONIMOA: “Hombre muere por los videojuegos”, in maestros del web [sarean], 2005eko abuztuaren 9a.<http://www.maestrosdelweb.com/actualidad/2337/>

 

ANONIMOA: “Bideojokoak”, in wikipedia [sarean] <http://eu.wikipedia.org/wiki/Bideojoko>

 

EDERNAUTA: “Los videojuegos desarollan la inteligencia”, in youtube [sarean] <http://www.youtube.com/watch?v=ynfS20ef_LU&feature=related>

 

RpR815: “Evolución de los Videojuegos”, in youtube [sarean] <http://www.youtube.com/watch?v=dLudF7Tj35g>

 

VILLA: “Psicología y videojuegos: entrevista a Carlos Gozález Tardón en Redmensual”, in ecetia amor por lo videojuegos [sarean] <http://ecetia.com/2008/10/entrevista-a-carlos-gonzalez-tardon-en-redmensual>

 

 

Liburuak

 

ALDASORO, M.; RIBAGUDA, A.; AMONDARAIN, N.; ARTOLAZABAL, A.: Euskara literatura DBH4, Elkar Ikastolen Elkartea, 2005.

 

Guk sortutako inkesta

Inkesta

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

BIDEOJOKOAK

Onuragarriak edo Kaltegarriak?

 

Orain bideojokuei buruzko ikesta bat bete behar duzue, zuen erantzunekin ikerketa lan bat prestatu ahal izateko. Marka ezazu (X) batekin zuen erantzuna.

 

NESKA                     MUTILA

 

MAILA:

LH 3.maila      LH 5.maila      DBH 1.maila      DBH 3.maila

LH 4.maila      LH 6.maila      DBH 2.maila      DBH 4.maila

 

GALDETEGIA:

  1. Ze adinarekin hasi zinen bideojokoetara jolasten?

  • 3-7 urte

  • 7-12 urte

  • 12-16 urte

  1. Bideojoko bat erostean adin tartea begiratzen al duzu?

  • Bai

  • Ez

  • Batzuetan

  1. Noizbait zure gurasoek zure adin tartearen kanpotik dagoen bideojokorik erosi al dizkizu?

  • Bai

  • Ez

  1. Zer motatako bideojokoak gustatzen zaizkizu? (PUNTUATU 1-6: 6 puntu gehien gustatzen zaizuna eta gutxien puntu 1)
  • Ekintza bortitzak

  • Kirola

  • Abentura

  • Rol

  • Estrategia

  • Shooter

  1. Zenbat denbora ematen duzu bideojokoetara jolasten eguneko?

  • Ezer ez

  • 0-30 min

  • 30-ordu 1

  • 1-2 ordu

  • 2-3 ordu

  • 3 ordu baino gehiago

  1. Eta asteburuetan edo oporraldietan?

  • Ezer ez

  • 0-30 min

  • 30-ordu 1

  • 1-2 ordu

  • 2-3 ordu

  • 3 ordu baino gehiago

  1. Zure ustez ondo planteatuta daude adin taldeak?

  • Bai

  • Ez

  1. Zure ustez bideojokoek eragin zuzena daukate jendearen izaeran?

  • Bai

  • Ez

  1. Bideojokoetan ikusten duzuna errealitatean frogatzen al duzu?

  • Bai

  • Ez

  1. Hezitzaileak dira?

  • Bai

  • Ez (aisialdirako soilik balio dute)

BIBLIOGRAFIA

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

Web orrialdeak

DARKHACK: “Juzgarán a empresa de videojuegos por muerte del menor”, in foros del web [sarean], 2006ko maiatzaren 15a. <http://www.forosdelweb.com/f60/juzgaran-empresa-videojuegos-por-muerte-menor-393654/>

 

ANONIMOA: “Hombre muere por los videojuegos”, in maestros del web [sarean], 2005eko abuztuaren 9a.<http://www.maestrosdelweb.com/actualidad/2337/>

 

ANONIMOA: “Bideojokoak”, in wikipedia [sarean] <http://eu.wikipedia.org/wiki/Bideojoko>

 

EDERNAUTA: “Los videojuegos desarollan la inteligencia”, in youtube [sarean] <http://www.youtube.com/watch?v=ynfS20ef_LU&feature=related>

 

RpR815: “Evolución de los Videojuegos”, in youtube [sarean] <http://www.youtube.com/watch?v=dLudF7Tj35g>

 

VILLA: “Psicología y videojuegos: entrevista a Carlos Gozález Tardón en Redmensual”, in ecetia amor por lo videojuegos [sarean] <http://ecetia.com/2008/10/entrevista-a-carlos-gonzalez-tardon-en-redmensual>

 

Liburuak

ALDASORO, M.; RIBAGUDA, A.; AMONDARAIN, N.; ARTOLAZABAL, A.: Euskara literatura DBH4, Elkar Ikastolen Elkartea, 2005.

 

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

Zer ondorio atera ditzakegu?

•martxoa 20, 2010 • Utzi erantzun bat

 

Grafikoetan ikusi ahal izan dugun bezala, gazteak gero eta lehenago hasten dira bideojokoetara jolasten. Horretaz aparte, bere adinari ez dagokion bidejokoak erosten dituzte. Horrek, umeak baldin badira, eragin kaltegarrria izan dezake, umeek telebistan irudikatutakoa imita dezaketelako.

Umeei eta gazteei orokorrean ekintza bortitzak dituzten bideojokoak gustatzen zaizkie, berriz, estrategiazkoak oso pertsona gutxiri.

Bideojokoek adikzioa sor dezaketeela ikus daiteke galdetegi honen bidez, gehiengo batek hiru ordu baino gehiago jolasteko ohitura duelako. Era berean, ez dute soilik asteburuetara iraupen hori mugatzen, baizik eta, klaseko egunetan ere jolasten dute. Hori dela eta, ikasketetan atera ahal dituzten emaitzak mugatuak izaten dira. Gurasoek kontrol gutxi jartzen badiete, haien semeen eskola porrota ekar dezakete.

Bideojokoak, eboluzionatzuz joan dira eta gaur egun, antzina ziren baino askoz ere bortitzagoak dira. Aurreko azpigaietan ikusi dugun bezala, bideojokoak oso simpleak izatetik, errealitateko pertsonaien edota kotxeen izaera berdinera izatera pasatu dira, eta horrek eamten du bideojokoetan errealitate izaera eta umeen arrakasta ugariagoa.